Politika -

Jai polemikoak

Artola txupineraren gaineko irtenbidea 'onena' izan zen, EAJren ustez

Estebanek adierazi duenez, Gobernuaren Ordezkaria kentzeko proposamena "itxurakeria da, ez baita erraza egungo araudiatik kentzea".

Aitor Estebanek ez du uste erraza izango denik Gobernuaren ordezkariak kentzea. Irudia: EFE
Aitor Estebanek ez du uste erraza izango denik Gobernuaren ordezkariak kentzea. Irudia: EFE
Aitor Estebanek ez du uste erraza izango denik Gobernuaren ordezkariak kentzea. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramailearen hitzetan, larunbatean Bilboko Udalak eta konpartsek Jone Artola txupinera izateko izendapena baztertu eta gero erabakitako konponbidea "onena" izan zen eta "modu zuzenean ebatzi zuten".

Cadena Ser irratiak egindako elkarrizketa batean Estebanek esan duenez, Sortuk alderdi guztiei luzatutako Gobernuaren ordezkaria kentzeko proposamena "itxurakeria" da, "ez baita erraza egungo araudiatik kentzea".

Jone Artola 2013ko Aste Nagusiko txupineraren inguruan sortutako polemikari buruz galdetu diotenean, Estebanek esan du arazoa modu "zuzenean" konpondu zela.

"Ez zen erraza konpartsek gauzak zaildu zituztelako. Adostutako aukerak ez zuen epailearen ebazpenaren kontra egiten eta ahalik eta hobekien egiten saiatu ziren. Azkenean konponbiderik onena adostu zen", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea