Politika -
Desadostasuna
Ortuzar: 'Akordioa egon ezean EAJk ez du defizita ontzat emango'
Alderdi jeltzalearen presidenteak adierazi duenez, ez dute Rajoyren Gobernuak ezarritako defizita onartuko Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan akordioa egon arte.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar EBBren presidentearen arabera, EAJk ez du Mariano Rajoyren Gobernuak Euskadirentzat ezarritako defizita "ontzat emango" Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan akordioa egon arte.
Gainera, Ortuzarren ustez, Kupoa ezartzeko adostasuna lortzea "posiblea eta erraza da, ezberdintasunak gainditzeko" esperientzia dagoelako.
Europa Press agentziak egindako elkarrizeta batean esan duenez, EAJri ez zaio gustatu zelan ezarri duten defizita Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, Politika Fiskaleko Kontseiluak "ez baita" zorraren maila "ezartzeko erakundea".
Alderdi jeltzalearen buruaren esanetan, "Estatuaren Gobernua ez da defizita ezarri behar duena", % 1,2an ezarri du, Iñigo Urkulluren Jaurlaritzak ezarritakoa baino hamarren bat gutxiago.
Defizita ezartzeko, gaineratu du Ortuzarrek, "akordio bat lortu behar da eskumenak dituzten euskal eta espainiar agintarien artean" eta, hori dela eta, beharrezkoa da Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa deitzea.
Horren ildotik, "hala izateko" lan egingo dutela esan du Ortuzarrek eta, baieztatu duenez, "Batzordearen bilera egin arte", EAJk "ez du Gobernu espainiarrak ezarritako defizita ontzat emango, bere eginkizunetatik kanpo jardun delako".