Politika -

Urte politikoaren hasiera

'Euskadi Espainia barruan mantentzeko proposamenek porrot egingo dute'

"Gehiengo soziala" erabakitzeko eskubidearen alde dago, eta "Estatua mugiaraztera behartuko du", Pello Urizarren arabera.

Peio Urizar EAko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Peio Urizar EAko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Peio Urizar EAko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi Espainia barruan mantentzeko proposamenek porrot egingo dute, eta erabakitzeko eskubidearen alde agertu den gehiengo sozialak Estatua mugiaraztera behartuko du, Peio Urizar EAko idazkari nagusiaren iritziz.

EAk urte politiko berriari hasiera emateko ekitaldia egin du ostegun honetan Donostiako Miramar jauregian, eta Carlos Garaikoetxea, Ikerne Badiola eta Unai Ziarreta bertan izan dira. Urizarren esanetan, "gehiengo soziala erabakitzeko eskubidearen alde dago, euskal erakundeetan ere iritzi hori gailentzen da, eta Europa ere horren aldekoa da".

Urte politiko berri honi begira, abertzaleek erronka bat dutela nabarmendu du, erabakitzeko eskubidearen gaian erabakigarria izatea, alegia".

Horren ustez, laster, estatus politiko berri baterako proposamena izango da, eta horrek Eusko Legebiltzarreko ordezkaritzarekin bat egitea eta Kataluniako korronte soberanistak jasotzea nahiko luke Urizarrek.

"Espainiatik kanpora, erabakitzeko eskubidea zerbait naturala eta demokratikoa da", gaineratu du.

Aurretik egiteko asko daudela onartu arren, baikor izateko arrazoiak daudela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea