Politika -

Elkarrizketa

Mintegi: 'Desesperaziotik abiatzen da EAJ-PSE ituna'

EH Bilduren bozeramaileak uste du alderdien "arazo pertsonalak" konpontzeko akordioa dela, PSEk erakundeetan presentzia gehiago izan dezan eta EAJk aurrekontuak onartu ahal izateko.

Laura Mintegi EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Laura Mintegi EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailea.
Mintegi: 'Desesperaziotik abiatzen da EAJ eta PSEren arteko akordioa'

2:08

Manu Gimenez / eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gogor kritikatu du EAJk eta PSE-EEk egin duten zerga-ituna, alderdi horien "arazo pertsonalak" konpontzeko "desesperaziotik abiatutako akordioa" delakoan.

Mintegik ETB1-en egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "sozialistek ez dute presentziarik erakundeetan, udal gutxi batzuk besterik ez", eta EAJk "ezin ditu aurrekontuak bigarrenez luzatu, hauteskundeak deitu beharko lituzkeelako"; eta hori da, buruzagi abertzalearen arabera, bi alderdiek egin duten itunaren oinarria.

Itunaren edukiari dagokionez, EH Bilduren bozeramaileak esan du ez duela enplegua sortuko; izan ere, Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak atzo onartu zuen 6.000 lanpostu gehiago galduko direla.

Era berean, "milioikako etekina duten enpresa batek zergetan 0 euro ordaintzea" ahalbidetuko duela eta "betikoek" ordainduko dutela salatu du.

Zer gertatuko da Gipuzkoan?

Ituna Gipuzkoako batzar nagusietara eramaten dutenean PSEk zein jarrera izango duen galdetuta, Mintegik erantzun du "handia" litzatekeela sozialistek "atzera egitea bere filosofian" eta Bildurekin bertan duten akordioari muzin egitea. "PSE-EEk eskuinera egiten du EAJrekin, eta EAJk espainolismora jotzen du PSE-EErekin", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Ekonomia 2024 EH Bildu Gipuzkoa Euskal sozialistak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Zerga politika gaur