Politika -

Manifestazioa Bilbon

Ertzaintza 'Guardia Zibilaren bizkartzaina' izatea salatu du Vegak

Halaber, Alternatibaren bozeramaileak preso eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen dituen plataformaren kontrako "operazio basatia" gogor kritikatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asier Vega Alternatibaren bozeramaileak Ertzaintza, aurreko astelehenean Herriraren kontrako operazioan Auzitegi Nazionalaren agindupean, "Guardia Zibilaren bizkartzain gisa aritzea" eta "Amaiurreko senatari bati eraso egiten arazorik" ez izatea salatu du.

Halaber, Vegak preso eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen dituen plataformaren kontrako "operazio basatia" gaitzetsi du; bere iritzian, elkarte horrek egin duen delitu bakarra "euskal presoen eskubideen alde lan egitea" izan da.

"Lehenbailehen irekiko dugu itxi diguten atea", esan dute Guardia Zibilak Herrira preso eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen dituen plataformaren kontrako operazioa salatzeko manifestazioaren amaieran irakurritako agirian. Halaber, datozen asteetarako urrats gehiago iragarri dituzte.

Martxa Casillatik abiatu da 17:30ak pasatxo zirenean. Atxilotutako 18 lagunek manifestazioaren buruan izan dira eta Bilboko kaleak zeharkatzen hasi aurretik Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak denak besarkatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea