Politika -

Manifestazioa Bilbon

Urizar: 'Euskal gizarteak Herriraren lekukoa hartuko du'

"Ikusten ari gara astelehenean egindako atxiloketok argi erakusten dutela Estatu espainiarrari ez zaiola interesatzen aurreko egoera gainditzea", esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkideak esan duenez, euskal gizarteak Herriraren "lekukoa hartu" eta "presoen defentsaren alde jarraituko du", Auzitegi Nazionalak preso eta errefuxiatuen eskubideen aldeko jarduerak etetea agindu eta gero.

Urizarren esanetan, manifestazioa hasi baino lehen egindako adierazpenetan, gaur, larunbata, ikusten ari dena da "euskal gizartea euskal gatazka konpontzea suposatzen duenaren kontra egiten ari den sorgin ehizaren aurrean ematen ari den erantzuna da".

"Ikusten ari gara astelehenean egindako atxiloketok argi erakusten dutela Estatu espainiarrari ez zaiola interesatzen aurreko egoera gainditzea. Eurek politikoki kontrolatu ahal duten egoera bat interesatzen zaio".

"Lehenbailehen irekiko dugu itxi diguten atea", esan dute Guardia Zibilak Herrira preso eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen dituen plataformaren kontrako operazioa salatzeko manifestazioaren amaieran irakurritako agirian. Halaber, datozen asteetarako urrats gehiago iragarri dituzte.

Martxa Casillatik abiatu da 17:30ak pasatxo zirenean. Atxilotutako 18 lagunek manifestazioaren buruan izan dira eta Bilboko kaleak zeharkatzen hasi aurretik Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak denak besarkatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea