Politika -

Manifestazioa Bilbon

Etxaide euskal herritarren aldarria entzuteko eskatu dio Jaurlaritzari

LABeko idazkari nagusiak "eskubide zibilen urraketa berri bat, oinarrizko askatasunaren kontrako erasoaldia" salatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak euskal herritarren "aldarria" entzun dezaten eta "eragile sozialek, politikoek eta sindikalek eraikitzea ahalbidetuko duen" egoera baten alde lan egin dezaten eskatu die Iñigo Urkulluren Gobernuari eta euskal erakundeei.

Etxaidek "eskubide zibilen urraketa berri bat, oinarrizko askatasunaren kontrako erasoaldia" salatu du.

"Lehenbailehen irekiko dugu itxi diguten atea", esan dute Guardia Zibilak Herrira preso eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen dituen plataformaren kontrako operazioa salatzeko manifestazioaren amaieran irakurritako agirian. Halaber, datozen asteetarako urrats gehiago iragarri dituzte.

Martxa Casillatik abiatu da 17:30ak pasatxo zirenean. Atxilotutako 18 lagunek manifestazioaren buruan izan dira eta Bilboko kaleak zeharkatzen hasi aurretik Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak denak besarkatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langile Abertzaleen Batzordeak