Politika -

Adierazpenak, Araian

ETAren eta Gobernuaren arteko zubi-lana egiteko prest agertu da EAJ

EAJko buruaren hitzetan, herri honek elkarrizketa behar du; horregatik, ezinbestekotzat jo du, aurrera egin nahi bada, Espainiako Gobernuak eta ETAk hitz egitea.

Ortuzar, gaur, Araian
Ortuzar, gaur, Araian
Ortuzar, gaur, Araian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko presidentea Espainiako Gobernuaren eta ETA erakundearen arteko zubi-lana egiteko prest agertu da.  Buruzagi jeltzalearen aburuz, penagarria da azken bi urteotan, ETAk bere jarduera bertan behera utziko zuela iragarri zuenetik, bakebidean urratsik eman ez izana. Bi aldeen, ETAren eta Gobernuaren, jarrerak kritikatu ditu, biak geldirik daudela argudiatuz.

Araian egin ditu adierazpenok Ortuzarrek, Asparrena  Batzokiaren 80. urteurrenean. Bere hitzetan, herri honek behar duena elkarrizketa da, horregatik ezinbestekotzat jo du, aurrera egin nahi bada, Espainiako Gobernuak eta ETAk hitz egitea.  Bide horretan, desarmea, sortutako minaren aitortza, euskal presoen hurbilketa eta  eskubide guztiak errespetatzea dira euskal gizarteak espero dituen berriak, EAJko buruaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea