Politika -

Euskadiren eguna

Euskadiren Eguna kentzeko lehen urratsa eman du Legebiltzarrak

EAJ eta EH Bilduren botoei esker ekimena aurrera atera da. Datozen asteetan eztabaidatuko dute proposamena osoko bilkuran.

PPk Gernikan ospatu zuen azken Euskadiren Eguna. Argazkia: EFE
PPk Gernikan ospatu zuen azken Euskadiren Eguna. Argazkia: EFE
PPk Gernikan ospatu zuen azken Euskadiren Eguna. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Euskadiren Eguna edo urriaren 25eko jaieguna kentzeko lehen urratsa eman du. EAJ eta EH Bilduk emandako aldeko botoei esker atera da aurrera ekimena. Osoko Bilkurak datozen asteetan eztabaidatuko eta bozkatuko du proposamena.

Legebiltzarreko taldeek Segurtasun eta Justizia batzordean eztabaidatu dute EAJk Euskadiren Eguna kentzeko egindako lege proposamena. PSE, PP eta UPyDk aurkako botoa eman dute. EH Bilduren ordezkarien erdiak aldeko botoa eman du, eta beste erdia abstenitu egin da.

Pauso hau eman ondoren, osoko bilkuran bozketa egitea besterik ez da falta Euskadiren Eguna kentzeko. 2010 urtean onartu zuen gobernu sozialistak urriaren 25a Euskadiren Eguna izendatzea eta Gernikako Estatutuaren urtemuga gogoratzea.

Oraingoz ez da ordezko egunik izendatu. EH Bilduk aurkeztutako zuzenketan,  Euskadiren Eguna abenduaren 3an ospatzea proposatzen zen, Euskal Herri osoan jai izan zedin. Abenduaren 3a Euskararen Eguna da eta Nafarroan jai egiten da, Xabierko Frantzisko eguna ere badelako.

Bi aste barru helduko da proposamena Legebiltzarreko osoko bilkurara. EAJ eta EH Bilduren aldeko botoeei esker aterako da proposamena aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Legebiltzarra argazkiak EH Bildu Nafarroa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Euskadiko jaiegunak