Politika -

Parot doktrina

Portugaletek ez du Piriz 'persona non grata' izendatuko

PPk aurkeztutako mozioa eztabaidatuko dute Udaleko alderdiek, baina ez da bozketarik izango.

Juan Manuel Piriz presondegitik atera zen unea. Argazkia: Efe
Juan Manuel Piriz presondegitik atera zen unea.
PPk mozioa aurkeztu du Piriz 'persona non grata' izendatzeko

0:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleteko Udaleko osoko bilkurak Juan Manuel Piriz ETAko preso ohia 'persona non grata' izendatzeko PPk aurkeztu zuen mozioaren inguruan eztabaidatuko du gaur, baina amaieran ez da bozketarik izango, bozeramaileen batzordeak hala erabakita, Udalak horretarako eskumenik ez duela iritzi baitiote.

PPren udal-taldeak aurkeztu zuen mozioa Pirizen bizitza "giza eskubideen eta demokraziaren printzipio eta baloreen kontrakoa izan delako". Piriz aurreko astean geratu zen libre, 'Parot doktrina' bertan behera geratu ostean, 29 urtez preso egon eta gero.

Mikel Torres Portugaleteko alkate sozialistak osoko bilkuraren hasieran adierazi duenez, Udalak "ez du persona non grata izendatzeko eskumenik, baina eztabaida sustatuko dugu, eta, mozioaz eztabaidatu ondoren, ez da bozketarik izango".

Juan Carlos Castaño PPren udal-bozeramaileak adierazi du popularren "irizpidearen kontra" hartu duela erabakia bozeramaileen batzordeak, PSE-EEk, EAJk, PPk, Bilduk eta Ezker Batuak osatzen duten batzordeak.

Castañoren iritzian, erabakia ez da ulergarria, eta beste udal batzuetan bozketa egin dutela nabarmendu du. Tafallan, adibidez, asteartean egindako bozketa batean, Ines del Rio preso ohia persona non grata izendatu zuten, nahiz eta PSNk eta Bilduk ez zuten bozketan parte hartu.

Zinegotzi popularrak iragarri du PPk aztertu egingo duela "zergatik udal batzuetan bozketa egin daitekeen gai hauen inguruan, eta hemen ez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Doktrina parot albisteak Politika Portugalete argazkiak Presoak argazkiak ETA albisteak Euskadiko PP bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea