Politika -

'Parot doktrina' indargabetuta

Zortzi preso espetxetik atera dira ANren erabakiaren ostean

Isidro Garalde, Elias Fernandez, Jokin Mirena, Luis Mari Azkargorta, Joseba Artola, Txomin Troitiño, Patxi Gomez eta Jose Ignacio Urdiain kartzelatik atera dira. Aginagalde oraindik ez dute aske utzi.

Troitiño EFE
Troitiño EFE
AN-k aske utzitako presoak kartzelatik ateratzen hasi dira

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isidro Garalde Mamarru, Elias Fernandez, Jokin Mirena, Luis Mari Azkargorta, Joseba Artola, Txomin Troitiño, Patxi Gomez eta Jose Ignacio Urdiain Ciriza kartzelatik atera dira arratsaldean, Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' aplikatu zaien bederatzi preso aske uztea erabaki ostean. Jon Koldo Aginagalde Urrestarazu oraindik ez dute aske utzi.

Isidro Garalde Bedialauneta Mamarru presoa El Puerto de Santamariako (Cadiz) Puerto I kartzelatik atera da 20:00ak aldera.

Hiru pertsonak hartu dute kanpoaldean eta adierazpenik egin gabe ibilgailu batean alde egin du.

169 urteko zigorra ezarri zioten, besteak beste, hiru hilketagatik. 1985ean atxilotu zuten eta 28 urte zeramatzan kartzelan.

Isidro Garalde efe

Isidro Garalde Bedialauneta 'Mamarru' presoa El Puerto de Santamariako (Cadiz) Puerto I kartzelatik ateratzen. Argazkia: EFE

Elias Fernandez Castañares ETAko presoa Villabonako (Asturias) kartzelatik atera da arratsaldean.

Fernandez Castañares 19:00ak aldera atera da espetxetik. Senitartekoek lagundu dute. Haurtxo batekin argazkia atera du kanpoaldean.

Elias Fernandez Castañares Orbaizeta taldeko kidea izan zen eta 27 urte eman ditu kartzelan. 288 urteko zigorra ezarri zioten bi hilketagatik.

Jokin Mirena Sancho eta Luis Mari Azkargorta presoak ere Zuerako espetxetik atera dira 19:00ak aldera.

Jokin Mirena Sanchori 156 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, besteak beste, Jesus Blanco Cereceda Noaingo aireportuko arduraduna 1983an hiltzeagatik, eta Diego Torrente Reverte polizia nazionala 1984an akabatzea leporatuta.

Jokin Mirena efe

Jokin Mirena Zuerako espetxetik ateratzen. Argazkia: EFE

Bestalde, Luis Mari Azkargortari 30 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Araba taldeko kide izatea egotzita. 1985ean, Gasteizen, lapa-bonba batekin Felix Gallego Salman polizia nazionala hil zuen taldeak.

Era berean, Joseba Artola Darocako espetxetik atera da arratsaldean.

Gutxi geroago, Txomin Troitiño ETAko presoa Teixeiroko kartzelatik atera da. 18:15 aldera Coruñako espetxetik atera da. Dozena bat lagunek lagundu dute autora heltzen.

Txomin Troitiñoren lagunetako batek "askatasuna preso politikoentzat" garrasi egin du pare bat aldiz.

Ordu batzuk lehenago, Patxi Gomez Lopez ETAko presoa Basauriko espetxetik atera da. Gomez Ortuellako bere etxean aurkitzen da jadanik.

Gomez 16:30 aldera atera da kartzelatik. Ordubete geroago Ortuellara heldu da furgoneta batean eta bere etxe aurrean aparkatu du.

Patxi Gomez

Patxi Gomez presoa espetxetik ateratzen. Argazkia: EiTB

Gainera, Jon Koldo Aginagalde Urrestarazu presoa ondorengo orduetan ere espetxetik aterako da.

Bederatzi presoei Ministerio Fiskalaren interpretazioa ez diela eragingo uste du Auzitegi Nazionalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Parot Doktrina Politika albisteak Presoak ETA gaur Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Espetxe politika