Politika -

'Parot doktrina' indargabetuta

Zazpi inputatu, Joseba Artola preso ohiaren harrera-ekitaldian

Ehundik gora pertsona bildu ziren aske geratu berri den presoari harrera egiteko, eta errepidea oztopatzeagatik identifikatu eta inputatu zituzten zazpi lagunak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak zazpi pertsona inputatu ditu Bilbon Joseba Artola preso ohiaren harrera-ekitaldian. Artola atzo geratu zen libre, Auzitegi Nazionalak libre utzitako bederatzi presoetako bat da bera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atzo istiluak izan ziren Bilboko San Anton zubiaren inguruan, 23:40 aldera.

Izan ere, Artolari harrera egiten ari ziren ehundik gora lagunek espaloiak eta errepidea oztopatzen omen zituzten. Ertzaintza bertaratu zen orduan, eta errepidea libre uzteko aginduei "jaramonik egiten ez zietela ikusita", zazpi pertsona identifikatu eta inputatu zituzten "desordena publikoak" leporatuta. Gainera, aipatu iturrien arabera, ertzainek kargarik gabeko bi tiro jaurti zituzten jendeak inguratuta ikusi zirelako.

Artola atzo atera zen Daroca (Zaragoza) espetxetik, Auzitegi Nazionalak Estrasburgoko Auzitegiak 'Parot doktrina'ren aurka emandako epaia aintzat hartuta libre uztea agindu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea