Politika -
Auzitegi Nazionalari
Presoen aldeko manifestazioa debekatzeko eskatu du Urquijok
Sevilla II espetxean dauden presoen egoera salatzeko protesta egingo dute Donostian (hilaren 28tik gose greban daude).
Erredakzioa
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari igandean Donostian egingo duten presoen aldeko manifestazioa debekatzeko eskatu dio. Izan ere, Sevilla II espetxean dauden presoen egoera salatzeko protesta egingo dute Donostian (hilaren 28tik gose greban daude).
Urquijoren hitzetan, aipatu manifestazioan “ETAko presoak omenduko dituzte”. “Aste honetan ere ETAko presoei elkartasuna adierazteko kale eraso ugari egin dituzte, eta manifestazioa deitzeko ekitaldian Koldo Aparicio eta Manu Gonzalez Sevilla II espetxeko preso ohiak txalotu zituzten”.
“Hortaz, igandean terrorismoaren biktimak umildu egingo dituztela uste dut. Horrenbestez, Auzitegi Nazionalari eta Urkullu lehendakariari manifestazioa debekatzeko eskatzen diegu. Lehendakaria koherentea izan behar da iragan ostiralean esandakoarekin”, esan du ohar batean.