Politika -

EAE-ko Fiskaltza

Fiskaltzak artxibatu egin du Thierryren omenaldiari buruzko ikerketa

Maribi Ugarteburu eta Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak omenaldian egon bai, baina ez zutela ezer egin adierazi du Juan Calparsorok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Fiskaltza Nagusiak artxibatu egin du Francisco Javier Lopez Peña, Thierry, ETAko buruzagi zenaren omenaldian parte hartzeagatik Maribi Ugarteburu eta Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideen inguruan abiatutako ikerketa.

Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak ebazpenean azaldu duenez, Poliziaren txostenak agerian utzi du legebiltzarkide abertzaleak omenaldian izan zirela, baina ez zutela ezer egin.

Fiskalaren esanetan, "argi dago omenaldian terrorismoa goratu zela, baina ez Arraiz eta Ugarteburu izan zirenik protagonistak, bertan egon besterik ez zutelako egin".

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ikerketa abiatu zuen, Thierryren omenaldia delitua izan ote zen argitzeko.

Ondoren, Ugarteburuk eta Arraizek terrorismoa goratu zuten aztertzeko eskatu zion EAEko Fiskaltzari. Izan ere, forupekoak direnez, EAEko Auzitegi Nagusiak baino ezin ditu ikertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea