Itxi

Politika

Kale indarkeria

Sorturi erasoak 'argi eta garbi' gaitzesteko eskatu dio Erkorekak

Erredakzioa

Sorturi erasoak “argi eta garbi” gaitzesteko eskatu dio, kale erasoen ondorioz ezker abertzalearen “etorkizuna eta sinesgarritasuna” kolokan izan daitezkeelako.

  • Josu Erkoreka. EITB.

    Josu Erkoreka. EITB.

Azken egunetako kale erasoen egileen aurka neurriak hartzearen alde agertu da gaur Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea. Ezker abertzaleari erasoak “argi eta garbi” gaitzesteko eskatu dio, erasoek euren “etorkizuna eta sinesgarritasuna” kolokan jartzen dutelako.

RNEri eskainitako elkarrizketan, Erkorekak bere kezka adierazi du azken egunetako kale erasoengatik (bost azken hiru egunetan). Bere hitzetan, ez da “gertaera isolatu bakar bat” izan eta “gaindituta zegoen garai batera eramaten gaitu”.

Sorturi erasoak “argi eta garbi” gaitzesteko eskatu dio, kale borrokaren ondorioz ezker abertzalearen “etorkizuna eta sinesgarritasuna” kolokan izan daitezkeelako.

Erasoak Parot Doktrinaren baliogabetzearekin zerikusia izatea errefusatu du eta, “itxuraz”, Sevilla II presoen grebarekin erlazioa daukate. Gose greba bertan behera utzi zuten atzo eta, horrenbestez, erasoekin jarraitzea ez luke “zentzurik”.

“Arrazoiak bata ala bestea izan, erasoak onartezinak dira eta legea urratu egiten dute”, adierazi du.

ETAko presoei egindako omenaldien inguruan, Erkorekak esan du “terrorismoa goratzea eta biktimak umiltzea debekatuta” dagoela. Horren harian, “gertatzen denari” adi egongo direla azpimarratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena