Itxi

Politika

Parot doktrina

Aznar: 'Legea baliabide objektiboa izan behar da, baina ez neutrala'

Erredakzioa

Parot doktrinaren baliogabetzearen inguruan, Aznarrek esan du,  legea "exijitu daitezken berme guztiak kontutan hartuta" bete behar dela.

  • Jose Maria Aznar

    Jose Maria Aznar

Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiak Parot doktrinari buruz hitz egin du gaur, eta legea "baliabide objektiboa, baina ez neutrala" izan behar dela azpimarratu du. Era berean, argi utzi du, legea "exijitu daitezken berme guztiak kontutan hartuta" bete behar dela.

Granadan egin duten Luis Portero Giza Eskubideen Mintegian egin ditu adierazpen hauek Aznarrek. Hain zuzen ere, "Zigorgabetasunik gabeko ETAren amaieraren alde: Estrasburgoko sententzia eta haren ondorioak" hitzaldian parte hartu du goizean.

Han, Parot doktrinaren baliogabetzearekin ados ez dagoela nabarmendu du Aznarrek, eta espainiar gehienen "sentimenduarekin bat egiten duela" adierazi du, "batez ere, biktimen sentimenduarekin".

Aznarren iritziz, terrorismoaren biktimen bizitza "balio handikoa" da; hortaz, "ezin dugu terrorismoa existitu izan ez balitz bezala jokatu", esan du. Aldi berean, argi utzi du "iraganeko isiltasunak, eta terrorismoak eragindako mina eta izua estaltzeko azkenaldian hartutako jarrerak, indarkeriak utzitako sufrimendua ezkutatu nahi dutela".

Kataluniako erreferenduma

Jose Maria Aznarrek Kataluniako erreferenduma ere izan du hizpide. Horren harian, "erronka honen larritasunaren aurrean, zuzenbide Estatuak modu eraginkorrean eta proportzionatuan" erantzun behar duela azpimarratu du, eta Gobernuari laguntza eskaini dio.

"Espainiako Gobernuak guztion laguntza behar du, Kataluniarren asmoa demokraziaren eta konstituzioaren aurka doa eta", argitu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena