Politika -

Nafarroako Parlamentua

Hezkuntza Departamentuak ez ditu ikastetxeetako materialak aztertuko

Nekane Perez Aralar-NaBaiko parlamentariak Departamentua kritikatu du, Nafarroako Gobernuaren "azterketaren jomuga beti berdina delako" D ereduko liburuen "mapak".

Jose Iribas Hezkuntza kontseilaria. Artxiboko irudia: EiTB
Jose Iribas Hezkuntza kontseilaria. Artxiboko irudia: EiTB
Nafarroako gobernuak irakasle izateko arauak aldatu nahi ditu

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikuskaritza zerbitzuaren egitasmo estrategikoen barruan eskolako material osagarrien (adibidez antzerkiak) azterketarik aurreikusten ez dutela azaldu du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak.

Jose Iribas Hezkuntza kontseilariaren hitzetan, "zentro baten ekintza konkretu baten aurka salaketa aurkeztu ezkero ekingo dute". "Araudia betetzen" dela beti bermatzen dutela ziurtatu du Iribasek.

Horrela, Iribasek Nekane Perez Aralar-NaBaiko parlamentariari erantzun dio. Perezek Hezkuntza Departamentua kritikatu du, Nafarroako Gobernuaren "azterketaren jomuga beti berdina delako" D ereduko liburuen "mapak".

Antzerki polemikoa

Perezen ahotan, Opuseko ikastetxe bateko ikasleek antzerki polemikoa eskaini zuten Vergel zentroan; izan ere, "xenofobiagatik" salaketa aurkeztu dute.

Aralar-NaBaiko ordezkariaren esanetan, "zentro batzuek edozein gauza egin dezakete eta ez daukate arazorik, beste batzuek, ostera, berdin dio zer egiten duten, euskaraz egiten baldin badute beti txarto egongo delako".

Antzerkiaren informazioa bildu dutela erantzun du Iribasek, baina "ekintzarik aurrera eramateko ezer" ez dagoela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea