Politika -

Urteurrena

Omenaldi bikoitza egin diote Joseba Pagazaurtundua zenari, Andoainen

Haren alargunak eta Maite Pagazaurtundua arrebak bi ekitaldietan parte hartu dute, eta azken horrek nebari zuzendutako poema bat irakurri du.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan omenaldi bikoitza egin diote Joseba Pagazaurtundua Andoaingo udaltzain-buru zenari, hain zuzen ere, ETAk hil zuen egunaren hamaikagarren urteurrenean.

Lehen ekitaldia 11:30ean izan da eta PSE-EEko kideek eta PPko ordezkariek parte hartu dute. Ordu erdi geroago izan den omenaldi ekitaldian UPyDko ordezkaritza zabala izan da.

Agustin Ibarrola artistak Joseba Pagazaurtunduaren omenez egindako "Josebaren etxea" eskulturaren aurrean egin dituzte bi omenaldiak, eta haren alargunak eta Maite Pagazaurtundua arrebak bietan parte hartu dute.

Bigarren ekitaldian hitza hartu du Maite Pagazaurtunduak eta "bake eta elkarbizitza" prozesua hizpide izan du. Horren esanetan, "hizkuntza argia erabilita, presoen aldeko bake prozesua da hori", eta "eragiketa horrek Espainiako demokraziarentzat izan dezakeen kaltea neurtezina da oraindik".

Pagazaurtunduak neba ere gogoan izan du eta poema bat irakurri du: "ETAko politikariak, bihotzik ez duten arraza horietako kideak dira zure hilketaren erantzuleak". "Ez gara otzanak izango. Maite zaitugu. Musu bat, anaia maitea", gaineratu du.

Hainbat ordezkari politiko izan dira gaurko omenaldian, besteak beste, Rosa Diez UPyDko buruzagia, Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko burua eta Juan Carlos Cano PPk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramailea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea