Politika -

Alderdikideen Eguna

Bake prozesua oztopatzea leporatu dio Ortuzarrek Quirogari

Urkulluk eta Rajoyk izan zuten bileraren edukiagatik sortu den polemikari buruz aritu da Andoni Ortuzar Espainiako presidentea eta lehendakaria ETAren amaieraz aritu ziren.

Andoni Ortuzar EAJren presidentea. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar EAJren presidentea. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar EAJren presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak bake prozesua oztopatzea leporatu dio Arantza Quiroga Euskadiko PPren buruari. Iñigo Urkullu lehendakariak Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin izan zuen bilerari buruz "gertatu ez zena" esan izana egotzi dio Ortuzarrek Quirogari. Jeltzalearen aburuz, "Euskadiko PPk Madrilen zeresanik ez du".

Ortuzarren Laguardian egin duten Arabar Errioxako Alderdikideen Egunean parte hartu du. Ekitaldian izan dira Xabier Agirre EAJren Arabako presidentea eta Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietako bozeramaile jeltzalea ere.

Hitzaldian, Urkulluk eta Rajoyk izan zuten bileraren edukiagatik sortu den polemikari buruz aritu da Andoni Ortuzar.

Bilera horren ostean, Euskadiko PPren presidenteak lehendakariak ETAko presoentzako "legez kanpoko" neurriak eskatzea leporatu zion. Quirogaren esanetan, Urkulluk uste du erabaki hori gabe ETA ez da desegingo. Eusko Jaurlaritzak akusazio horiek errefusatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Albisteak Alderdi Popularra Rajoy berriak Iñigo Urkullu biografia Andoni Ortuzar argazkiak