Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Iceta: 'Elizak ez du desarme prozesuan parte hartzeko gonbiterik jaso'

Hori bai, norbaitek desarme prozesuan inplikatzeko eskaera egitekotan, eskaera aztertu egingo luketela esan du Bilboko gotzainak.

Mario Iceta
Mario Iceta
Iceta: 'Inork ez digu desarmean inplikatzea eskatu' (gazteleraz)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Elizak ez duela desarme prozesuan parte hartzeko gonbiterik jaso esan du gaur Mario Iceta Bilboko gotzainak, eta bere lana "bizikidetza eta adiskidetzea" bultzatzea dela azpimarratu du. Bestalde, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak ez diola kontsultarik egin nabarmendu du Icetak.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Icetak gogoratu du Eliza ez dela "beste osagarri politiko bat, dimentsio propioa daukalako". "Desarmearen alorrean, gaur arte behintzat, inork ez digu inplikaziorik eskatu eta parte hartzeko gonbiterik ez dugu jaso", azaldu du.

"Eliza gaien muinera doa beti, pertsonen bihotzetara doa. Horregatik, Elizaren lana bizikidetza eta elkarbizitza bultzatzea, errespetua lantzea eta adiskidetzearen aldekoa izan behar dela uste dut", esan du.

Norbaitek desarme prozesuan inplikatzeko eskaera egitekotan, eskaera aztertu egingo luketela esan du Mario Icetak. "Ongiaren aldeko lana egiteko prest gaude beti, gizartean dituen arazoak konpontzeko eta pertsonei laguntza emateko", gaineratu du.

Abortua

Bestalde, bortxaketa baten tamainako "injustizia" ez dela "umea hiltzen" konpondu behar adierazi du Bilboko gotzainak. "Posible da umea beste familia bati ematea", adierazi du.

Horrez gain, haurdun dagoen emakumearen bizitza "arriskuan" egonez gero, "botikekin" sendatu behar dela azpimarratu du. Abortuaren inguruan, "Elizak betidanik defendatu duen jarrera" bere egin du Icetak.

"Bortxaketak arazo izugarria dira. Abortatzea eskatzen duten emakumeetatik, % 0,5ek bortxaketengatik egiten dute eskaera. Amarekiko injustizia izugarria da, baina bidegabekeria hori ezin dugu umea hiltzen konpondu", azaldu du Bilboko gotzainak.

Ume hori beste familia bateri ematearen alde egin du Icetak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko titularrak Albisteak Bakea eta adiskidetzea Euskadin Eliza Katolikoa