Politika -
Nafarroako Gobernua
Barcinak legealdia agortuko du: 'Ez dugu orain etsiko'
Barcinak argi eta garbi utzi du: ‘Ez dugu orain etsiko, horrek desegonkortasuna sortuko lukeelako”
Erredakzioa
Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak legealdia agortuko duela eta ez dituela hauteskundeak aurreratuko berretsi du gaur. Legealdia amaitzeak Nafarroari “egonkortasuna, segurtasuna eta konfiantza” ekarriko dio, Barcinaren hitzetan. Taldeek presidentearen erabakia deitoratu egin dute
Gobernuko asteroko bileraren ondorengo agerraldian, Barcinak argi eta garbi utzi du: ‘Ez dugu orain etsiko, horrek desegonkortasuna sortuko lukeelako”. Oposizioko talde guztiek, PPN izan ezik, hauteskundeak aurreratzea eskatu zioten bere egunean Barcinari.
Juan Jose Lizarbe PSNko ordezkariaren iritziz, Barcinaren erabakia “okerra” da eta Maiorga Ramírez Bilduko bozeramailearen iritziz, presidenteak herritarrei “hitza eman” beharko lieke.
Gaur zuen Nafarroako presidenteak hauteskundeak aurreratzeko azken eguna, baina Gobernuaren asteroko bilera aurreratu eta hurrengo hilabeetarako ildo nagusiak aurkeztu ditu.