Politika -
Omenaldia
Urquijo: 'Eskertzekoa da Guardia Zibilak Euskadin egiten duen lana'
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak Guardia Zibilak Euskadin egindako lana goratu eta Jaurlaritzak egindako kritikak deitoratu egin ditu.
Erredakzioa
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak Guardia Zibilak Euskadin egindako lana goratu eta Jaurlaritzak egindako kritikak deitoratu egin ditu. Behin terrorismoa amaituta, Guardia Zibila EAEn “soberan” dagoela esaten dutenen “jarrera ziztrina” salatu du Urquijok.
Guardia Zibilak Euskadin egindako lana “eskertzekoa” dela gaineratu du, eta adibide moduan, iragan ostegunean agente batek Bermeoko arrantzale bat uretatik onik atera izana jarri du.
Izan ere, polizia horren lana goratzeko ekitaldian egin ditu Urquijok aipatu adierazpenak. Guardia zibilak uretatik arrantzalea onik ateratzea lortu zuen.
Urquijoren hitzetan, agente horren jarrera “heroikoa” izan zen eta eskerrak eman dizkio ‘Astelehena’ ontziko marinela uretatik onik atera izanagatik.
“Guardia Zibilaren eguneroko lana eskertzekoa da, ez gara hain ziztrinak izan behar”, gaineratu du.