Politika -
Europar hauteskundeak
Ramón Jáuregui: EBk ez du estatuen barne 'zatiketarik' onartuko
Europako hauteskundeetarako hautagaia den diputatu sozialistak ‘batasuna hautsiko dezakeen’ joerarekiko ‘beldur handia’ dagoela uste du.
Erredakzioa
Europako hauteskundeetarako hautagaia den diputatu sozialistak, Ramón Jáuregui, 'Europar Batasunak bere estatuen barne zatiketak ez dituela onartuko' eta joera honek 'batasuna hautsi dezakeen beldurra' dagoela esan du.
Bilboko Tribuna Euskadi-Ekonomia Berria Forumean egin ditu adierazpen hauek Jauregik. Bertan, Europan dauden Katalunia, Eskozia, Flandes edo Euskadi bezalako 'komunitate nazionalak', 'tentazio nazionalista' bezala izendatu ditu.
'Komunitate nazional' bakoitzeko estatu bat egon behar duenaren ideia inoiz ez duela ulertu adierazi du. Hau horrela balitz Europa 'gobernaezina' litzatekeela gaineratu duelarik.
Gaur egungo Europar Batasuneko politika eta ekonomia estatuetan oinarritzen dela ziurtatu du eta Europak estatu horietako 'barne zatiketak' ez dituela onartuko esan du: 'EBk badaki joera honek batasuna hautsiko duela'.
'Europak estatun aniztasuna onartzeko gai izan behar duela eta herrien partaidetza bideratuko dituzten baliabide malguagoak izan behar dituela' gaineratu du.