Politika -
Kordea galdu ondoren
Garitanok gaitz larria izatea baztertu dute, EH Bilduk azaldu bezala
Koalizioko zenbait kidek "animoak" helarazi nahi izan dizkiote Garitanori, haien esanetan, "pieza garrantzitsua da EH Bilduren baitan".
Erredakzioa
Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak esan duenez, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia erabat osatuko dela espero dute, eta Donostiako ondoeza "gaitz larri batek" eraginda izatea "baztertu dute".
Matutek prentsaurreko batean eman du informazio horren berri, Bilbon, maiatzaren 1aren harira koalizioak egindako ekarpenak zabaltzeko.
EH Bilduko ordezkariak baieztatu du ez dutela zabaldutakoa baino dute informazio gehiagorik; "zorionez", ondoeza "gaitz larri batek" eraginda izatea "baztertu" da.
Horren ildotik, Matuteren arabera, Garitano , "pieza garrantzitsua da EH Bilduren barruan". "Espero dugu ahalik eta azkarren osatzea, berehala lanera bueltatzeko, Gipuzkoako ahaldun nagusi gisa; hori positiboa da EH Bildurentzat, baita gizarte gipuzkoarrarentzat ere".
Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano larrialdi zerbitzuetatik gela arrunt batara eraman zuten atzo arratsaldean bere osasun egoerak hobera egin zuelako.
Larunbat honetako eguerdian, ikurrinaren aldeko ekitaldian, ondoezik sentitu zen eta Donostia Ospitalera eraman zuten medikuek artatu zezaten.