Politika -

Memoriaren Eguna

Gerra Zibilean hildako nafarrak omendu dituzte Sartagudan

Ehunka lagun bildu dira ekitaldian, inoiz baino jende kopuru gehiago. Senideek justizia eta erreparazioa eskatu dituzte biktimentzat.

Memoriaren Eguna ospatu dute gaur Sartagudan. Argazkia: EiTB
Memoriaren Eguna ospatu dute gaur Sartagudan. Argazkia: EiTB
Memoriaren Eguna ospatu dute gaur Sartagudan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1936ko Gerra Zibilean hildako nafarrak omendu dituzte gaur Sartagudan, Nafarroako Oroimen Historikoaren Egunaren harira. Ekitaldia Oroimenaren Parkean egin dute.

Bertan, Gerra Zibilean fusilatu zituzten 3.000 lagunak izan dituzte gogoan, eta justizia eta erreparazioa eskatu dituzte eurentzat. Izan ere, aitortza ofiziala lortzeko Nafarroako Gobernuari inplikazioa eskatu diote elkarteak eta senideek.

Omenaldiaren ostean, Fermin Balentziaren musika-emanaldia izan da. Ehunka lagun bildu dira. Antolatzaileen hitzetan, orain arteko parte hartzerik handiena batu du aurtengo ekitaldiak. Hainbat alderditako ordezkariak ere izan dira bertan, PSN eta EH Bildukoak, esaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nafarroa gaur Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Frankismoa Memoria historikoa albisteak