Politika -
Kritikak
NBE eta Gorte Penalak justizia unibertsalaren erreforma kritikatu dute
NBEko hiru errelatorek, Nazioarteko Gorte Penaleko fiskal batek eta ANko bi epaileak "atzeralditzat" jo dute erreforma, eta Espainiak nazioarteko itunetan obligazioak betetzen ez dituela esan dute.
Erredakzioa
NBEko hiru errelatorek, Nazioarteko Gorte Penaleko fiskal batek eta ANko bi epaileak "atzeralditzat" jo dute erreforma, eta Espainiak nazioarteko itunetan obligazioak betetzen ez dituela esan dute.
Espainian justizia unibertsala mugatzen duen erreforma indarrean sartu eta bi hilabete geroago, NBEko adituek karta bat bidali diote Gobernuari, haien "kezka" helarazteko Espainian justizia unibertsalak izan duen "atzeraldiarekin".
"XXI Mendean Jurisdikzio Unibertsala" I knogresuaren testuinguruan, Baltasar Garzon Nazionarteko Fundazioak antolatuta, Juan E. Mendez torturari eta beste tratu batzuei buruzko NBEko errelatore bereziak esan du karta "duela gutxi" bidali ziotela Espainiako agintariei.
Komunikazioa Pablo de Greiff NBEko justizia, konponketa eta egiaren promozioari buruzko errelatoreak ere sinatu du, besteak beste.