Politika -

Bozeramaileen Batzordea

Gotzon Sanchezi babesa emateko adierazpena onartu du Errenteriak

"Delitu gisa inon jasotzen ez den" aldarrikapen politiko bat defendatzeagatik "norbait baztertzea larria" dela uste du Errenteriako (Gipuzkoa) Bozeramaileen Batzordeak.

Gotzon Sanchez aktorea. Argazkia: EiTB
Gotzon Sanchez aktorea. Argazkia: EiTB
Gotzon Sanchez aktorea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzon Sanchez aktoreari babesa emateko adierazpena onartu du gaur Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak (Bildu, PSE, EAJ, PP eta Ezker Anitza). Aktorea bertakoa da eta bizitako egoerarekin "harrituta" agertu da Bozeramaileen Batzordea.

Udaleko talde politikoen arabera, "guk dakigula" pertsona horrek "ez du auzi judizialik edo zigorrik betetzeke". "Delitu gisa inon jasotzen ez den" aldarrikapen politiko bat defendatzeagatik "norbait baztertzea larria" dela uste du Bozeramaileen Batzordeak.

Batzordearen hitzetan, horrelako egoerek bidea eman dezakete "berriro zentsura ideologikoa ezartzeko, eta horrelakorik, jakina, ezin dugu onartu". "Pertsonak baztertzen baditugu, pentsatzeko duten eraren arabera, zein bizikidetza eraiki dezakegu? Gure herritarrak, Gotzonek, zein delitu egin du?", galdetu dute.

Elkarbizitza eta errespetua

Era berean, "bizikidetza eta pertsonen arteko begirunea" babesten ditu Errenteriako Udalak. "Bizikidetza horren oinarrietako bat egia da, memoria, justizia eta gure herriak jasan duen indarkeriaren biktimei eragindako kaltea konpontzea", erantsi du Batzordeak.

"Horregatik ezin dugu onartu kolektibo batzuen mendeku gogoak -justiziarekin zerikusirik ez baitu- gaiztotu eta trabak jar ditzala guztion arteko bizikidetzan", azpimarratu du. Gotzon Garateren jardun profesionalean "ez dago begirune faltarik biktimenganako", gaineratu dute.

Zentzu horretan, "ez dago inolako mezu motarik norbait mintzeko moduan", azaldu du Bozeramaileen Batzordeak. "Horregatik ez dugu onartzen Errenteriako bizilagun hau pairatzen ari den egoera", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errenteria albisteak