Politika -

Katalunia

Manel Prat Esquadra Mossoen zuzendariak dimisioa aurkeztu du

Gomazko pilota batek emakume bati eragindako lesio baten harira egindako kudeaketa  dela eta, ostegunean Parlamentuan haren kargugabetzea eztabaidatu baino lehen iragarri du dimisioa.

Manel Prat Esquadra Mossoen zuzendaria. EFE
Manel Prat
Manel Prat Esquadra Mossoen zuzendaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manel Prat Esquadra Mossoen zuzendariak dimisioa aurkeztu du astearte honetan, larrialdiko prentsaurreko batean, Les Cortseko Polizia-etxean.

Horren kargugabetzea ostegunean Kataluniako Parlamentuko osoko bilkuran eztabaidatzeko ERCk aurkeztutako mozio bati ICV-EUiAk egindako zuzenketaren ostean iragarri du dimisioa. Eztabaida gomazko pilota batek Esther Quintanari eragindako lesioaren harira egindako kudeaketa bategatik aurkeztea zen asmoa.

Iturri errepublikanoek jakitera eman dutenez, ERCk Kataluniako Gobernuari ohartarazi zion ez zuela Pratek jarraitzea babestuko, eta dimisioa Europako hauteskundeak baino lehen ez izatea hitzartuko zukeen.

Manel Pratek deklarazio labur bat irakurri du, katalanez, eta uko egin dio gaztelaniaz errepikatzeari, deitutako kazetarien galdera bat berari ere ez dio erantzun. Azaldu duenez, dimisioa "arrazoi pertsonalengatik" izan da, eta ez du Esther Quintanaren kasuarekin harremanik, "ez zen gomazko pilotarik jaurti" azpimarratu du.

"Ikuspuntu profesionaletik nire bizitzako aro garrantzitsu bat amaitu dut", eta "ez dut ibilbide profesional gehiago ikusten", adierazi du Pratek. Halere, behin gomazko pilota  batek lesioa eragin zuela erakusten zuten frogarik bazegoen dimititu egingo zuela esan zuela aitortu du.

"Ez gaude egoera horretan", esan du, jaurtiketaren "irudiez" ari zela gaineratu ostean. Praten hitzetan, Quintanaren kasuan ez da instrukzio judiziala amaitu, "eta ez dira kontuan hartu Barne departamentutik egindako ekarpenak". Bere ustez, azken horiek kontuan hartu izango balira "arduradunak argituko lirateke".

"Beharrezkoa da erronkei adore gehiagorekin eta erresumin gutxiagorekin aurre egitea"

Quintana zauritu zuen gomazko pilotaren jaurtiketagatik inputatuta dauden bi mossoak "absolbitu" egingo dituztela konbentzituta azaldu da orain arte Kataluniako Poliziaren zuzendaria izan dena. "Interesagatik mendekua gehiago bilatu da, egia argitzea eta justizia baino", nabarmendu du.

"Ez dut uste inoiz nire hitzari ez konpromisoari huts egin diodanik", baina barkamena eskatu du "hartu ahal izan dudan erabakiren bategatik kaltetutako pertsonaren bat baldin badago", gaineratu du.

Bere karguan "arrakastak eta hutsegiteak" izan dituela adierazi ostean, Manel Pratek hitzak hauek izan dira: "Benetan handiak izan nahi baldin badugu, beharrezkoa da erronkei ausardia gehiagorekin eta erresumin gutxiagorekin aurre egitea".

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea