Politika -

Sozialisten krisia

'PSE ez da eraberrituko, erabakitzeko eskubidea onartzen ez badu'

"Euskal herritarren bideari jarraitzeko" deia egin die sozialistei "herriaren etorkizuna ez dutelako Rubalcabak, Lopezek, Jimenezek ezta haien ondorengoek erabakiko", euskal gizarteak baizik.

Pello Urizar eta Bakartxo Ruiz, Donostian emandako prentsaurrekoan. EiTB.
Pello Urizar eta Bakartxo Ruiz, Donostian emandako prentsaurrekoan. EiTB.
Pello Urizar eta Bakartxo Ruiz, Donostian emandako prentsaurrekoan. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk adierazi duenez, alderdi sozialistan ez da eraberritzerik egongo "erabakitzeko eskubidea onartu arte".

Pello Urizar eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko ordezkariek Donostian emandako prentsaurrekoan egin dituzte adierazpenok, Europako hauteskundeen osteko egoera politikoa aztertzean.

Urizarrek esan duenez, PSE-EE eraberritze prozesu batean murgilduta dago, eta militanteek eraberritze hori "ideiei lotuta egoteko, eta ez aurpegiei" eskatzen dute.

"Ideiak berritzeko eztabaidan erabakitzeko eskubideak egon behar du", bestela, PSE-EEk "alderdi zaharra izaten jarraituko du Kongresuaren hurrengo egunean", gaineratu du EH Bilduko legebiltzarkideak.

Autodeterminazio eskubidea

Urizarren iritziz, ostegunean Legebiltzarrean onartutako legez besteko proposamenak argi uzten du autodeterminazioa EH Bilduren "filosofia politikoa" baino gizartearen "eskaera" dela. Legez besteko proposamenak dioenez, "Euskal Herriak autodeterminazio eskubidea du eta eskubide hori euskal herritarrek euren estatus politikoa aske eta demokratikoki erabakitzeko gaitasunean oinarrituta dago".

Hori guztia kontuan izanda, EH Bilduko ordezkariak "euskal herritarren bideari jarraitzeko" deia egin dio PSE-EEri, "herriaren etorkizuna ez dutelako Rubalcabak, Lopezek, Jimenezek ezta haien ondorengoek erabakiko", euskal gizarteak baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Aldaketa PSOEn argazkiak EH Bildu Nafarroa PSE-EE