Politika -

Vianako printzea saria

Felipe printzea Leireko monasteriora iritsi da, Viana sarietara

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak lehen aldiz agertu dira elkarrekin erregeak abdikazioa aurkeztu zuenetik.

Asturiasko printze-printzesak. Argazkia: Efe
Asturiasko printze-printzesak.
Asturiasko printze-printzesak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak Kulturaren Vianako Printzearen saria emateko ekitaldian daude gaur Leireko monasterioan, Juan Carlos I.a erregeak abdikatu zuenetik elkarrekin agertuko diren lehenengo ekitaldian.

Nafarroako Gobernuak ematen duen saria Tarsicio de Azcona (Jesus Morras Santamaria da horren izen zibila) historialari kaputxinoari emango diote aurten, eta Foru Erkidegoko agintari guztiak izango dira gaurko ekitaldian, Yolanda Barcina presidentea buru dutela.

Felipe Borboikoak lehenengo aldiz hitz egingo du prentsaren aurrean Juan Carlos aitak abdikazioa iragarri zuenetik; izan ere, hitzaldia emango du sari-banaketa ekitaldian.

Gero, printze-printzesek eta agintariek omenaldia egingo diete, ohikoa den legez, Nafarroako errege-erreginei, eta Felipe Borboikoak lore-eskaintza egingo die.

Felipe printzea 1993an izan zen lehenengo aldiz Vianako Printzea sariaren banaketan. Felipe VI.a ekainaren 18an errege izendatzen dutenean, Vianako printzesa izendapena Leonor infantak hartuko du.

Ikusmina handia da, erregeak abdikazioa eman zuenetik lehenengo aldiz agertuko direlako elkarrekin Asturiasko printze-printzesak, eta Felipek hitzaldia emango duelako. Hori dela eta, ehundik gora kazetari bertaratuko dira monasterioan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Non dago errege emeritua gaur? Viana