Politika -
Udal hauteskundeak
Rajoyk zergak jaisteko keinuak egingo ditu bozei begira, EAJren ustez
Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailearen aurreikuspenen arabera, uztaila edo iraila aldera neurriren bat iragarriko du Espainiako Gobernuak alor horretan.
Erredakzioa
Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak aurreikusi du Espainiako Gobernuak zergak jaisteko "keinuak" egingo dituela datorren urteko udal-hauteskundeei begira. "Ikusiko dugu uztailean edo irailean egiten duten", gaineratu du.
Onda Vascan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, hala ere, Rajoy "ez da mugitu ere egin" Bruselatik "esan diotenetik".
Rajoyk dagoeneko zerga "batzuen" jaitsiera iragarri duela gogorarazi du, baina ohartaraziz ekonomia alorrean Espainiako Gobernuak "amuak" jaurtitzen dituela "erreakzioak ikusteko" eta horren aurrean "modu batera edo bestera jokatzeko".
Estebanek udal hauteskundeak gertu daudela eta "oso garrantzitsuak" direla azpimarratu du; horregatik pentsatzen du Espainiako Gobernuak "keinuren bat" egin nahiko duela "zerga jaitsieren inguruan".