Politika -

Pere Navarrok dimititu ostean

Miquel Icetak PSCren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du

Ekainaren 18tik uztailaren 1era arteko epea izango dute babesa lortzeko. Bestalde, sozialista kataluniarren idazkari nagusia aukeratzeko kongresua uztailaren 19an izango da.

Josep Felix Ballesteros Tarragonako alkate eta Kudeaketa Batzordeko presidentea. EFE
Josep Felix Ballesteros Tarragonako alkate eta Kudeaketa Batzordeko presidentea. EFE
Miquel Icetak PSCren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du

1:41

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miquel Iceta Kataluniako diputatuak PSCren buru izateko hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du, Pere Navarrok dimisioa eman eta Nuria Parlon Santa Coloma de Grameneteko alkateak uko egin ostean.

"Idazkaritza nagusirako hautaigatza aurkezteko bideari ekin diot gaur. 2.000 aldeko boto behar ditut!", esan du Icetak Twitterreko kontuan.

PSCren buru izateko hautagaiek ekainaren 18tik uztailaren 1era arteko epea izango dute beharrezko babesa lortzeko, hau da, 2.072 lortzeko eta idazkari nagusia aukeratzeko kongresua uztailaren 19an egingo dute.

Horiek izan dira Josep Felix Ballesteros Tarragonako alkate eta Kudeaketa Batzordeko presidenteak jakitera eman dituen behin betiko datuak, organo horren lehenengo bilera bukatu ostean emandako prentsaurrekoan.

Izan ere, militanteen % 10en babesa jaso behar dute hautagaiek, eta PSCk, gaur gaurkoz, 20.715 afiliatu ditu, eta horiek aukeratuko dute buruzagi berria uztailaren 13an -lehenengo aldiz bozkatuko dute militanteek egun horretan-.

Aurreneko bilera

PSC gidatzeko lana egokitu zaion Kudeaketa Batzordea lehenengo aldiz bildu da gaur, astelehena, alderdiak egin behar duen ezohiko kongresua prestatzeko, besteak beste, Pere Navarrok dimitituko duela iragarri eta atzo, igandea, Kontseilu Nazionalean egin ondoren.

Batzordea Josep Felix Ballesteros Tarragonako alkateak gidatuko du, eta bileraren ostean agerraldia egin du hedabideen aurrean. Beste sozialista hauek ere osatzen dute: Iolanda Pineda, Antoni Llevot, Carles Prieto, Manel Brinquis, Rut Soto, Conxita Campoy, Joaquim Fernandez eta Montse Montiel.

Kontseilu Nazionaleko kideek igandean babestu zuten Batzordea, kontrako botorik eman gabe, baina zortzi abstentzio izan ziren. Orain, hilabete inguru egon beharko du lanean, Zuzendaritza berria osatzen denean automatikoki desegingo baita. Uztailaren 18tik 20ra egingo duten ezohiko kongresuan aukeratuko dutela iragarri dute.

Avancem

Bestalde, Joan Ignasi Elena Avancem korronte kritikoko buruzagia hautagaitza alternatiboa aurkezteko aukera aztertzen ari da. Hala ere, parlamentari sozialistak ez du PSCtik banantzeko aukera baztertu.

Avancemek asteazkenerako prentsaurrekoa deitu du. Pere Navarro ordezkatzeko orduan bere jarrera zein izango den azalduko du Elenak agerraldian.

Iturri sozialisten arabera, "gogoeta egiteko abagunea" dago, baina Elena PSCko buruzagia izateko hautagaitza aurkeztea edo alderdia haustea pentsatzen ari da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista