Politika -

Eztabaida

Deban gaur bozkatuko dute Itziar auzo-udal izendatzeko proposamena

Udal bilkurako bozketaren emaitza ez dago batere argi. EAJk, Ezker Anitzak eta EAk iragarri dute ez dutela babestuko Itziar auzo-udal bihurtzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Debako Udalean gaur bozkatuko dute Itziar auzo-udal izendatzeko proposamena. Eusko Alkartasunako zinegotziek aldez aurretik esana dute ez dutela Itziar auzo-udal izendatzeko proposamena babestuko, baina EAko zuzendaritzak dei egin die bere zinegotziei jarrera aldatu eta auzo-udalaren alde bozka dezaten.

Hortaz, udal bilkurako bozketaren emaitza ez dago batere argi. EAJk, Ezker Anitzak eta EAk iragarri dute ez dutela babestuko Itziar auzo-udal bihurtzea, baina Eusko Alkartasunako Batzar Nazionalak dei egin die alderdiko bi zinegotziei Itziar auzo udal izendatzearen alde egin dezaten. Bi boto horiek beharrezkoak dira aldaketa gauzatu ahal izateko.

Alternatibak (bost zinegotzi), Aralarrek (bat) eta Itziar Herria Sortzen taldeak (bat) aurreratu dute proposamenaren alde egingo dutela. EAJk (hiru zinegotzi) eta Ezker Anitzak (bat) ezezkoa emango dute.Jarrera aldatzen ez badute, Eusko Alkartasunako zuzendaritzak aurreratu du EAko zinegotzi horien aurkako neurriak hartuko dituela. Maiatzaren 25eko galdeketan Itziarko bizilagunen % 95ek egin zuen auzo-udal bihurtzearen alde, eta Eusko Alkartasunako zuzendaritzak herritarren hitza errespetatzeko eskatu die alderdiko bi zinegotziei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea