Politika -
Kartzela-politika
Minbizia duen ETAko preso baten zigorra arintzea eskatu dute
Alderdi politikoetako eta sindikatuetako ordezkariek Ventura Tome presoari gaixotasun larria eta sendaezina duten presoekin "legediak aurreikusten duena" aplikatzea eskatu dute.
Erredakzioa
Alderdi politikoetako eta sindikatuetako ordezkariek, gaixoek eta osasun profesionalek, astearte honetan Ventura Tome (Tafallakoa) ETAko presoari gaixotasun larria eta sendaezina duten presoekin "legediak aurreikusten duena" aplikatzea eskatu dute.
Tomeri aplikatu daitezkeen kartzela-legediak jasotzen dituen kartzelatze neurriez aritu dira. Presoak prostatako eta biriketako tumore baten minbizia du. Pepa Pagola Bilduko militanteak (minbizia du) eta Igor Arroyo Labek Nafarroan duen bozeramaileak azaldu dute.
Horiekin batera, STEE-EILAS sindikatuko eta EH Bildu osatzen duten alderdietako (Sortu, EA eta Aralar) ordezkariak izan dira, gaixoez eta osasun profesionalez gain. Guztiek larunbat honetan Iruñean preso tafallarrarentzat neurri horiek eskatuz egingo den manifestazioarekin bat egin dute.
Pagolak esperientzia propioa kontatu du, "elikadura egokirik gabe, familien eta lagunen babesik gabe, haien gertutasunetik urrun, kartzelan lehen graduan, pasatzea zer den imajinatzeko". "Mendeku krudelaren eredutzat" jo du.