Politika -

Bake prozesua

Kataluniako Parlamentuak egiaztatzaileen lana babestu du

CiUren, ERCren eta ICV-EUiAren botoekin onartu dute proposamena, PPCk eta Ciutadansek kontra bozkatu baitute, eta PSC abstenitu egin baita.

Kataluniako Parlamentua. Argazkia: EiTB
Kataluniako Parlamentua.
Kataluniako Parlamentua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuak ebazpen bat onartu du Euskal Herriko Bake Prozesua egiaztatzen ari den aditu taldearen lana babesteko, jaso dituzten "irainak" errefusatzeko, eta "dagokien lana" egiten jarrai dezaten eskatzeko.

Parlamentuko Gai Instituzionalen Batzordean onartu dute proposamena, CiUren, ERCren eta ICV-EUiAren aldeko botoekin, PPCren eta Ciutadansen kontrako botoekin, eta PSCren abstentzioarekin.

Ebazpenean azaldu dutenez, ETAren desarmatze prozesuak "izaera ia sinbolikoa badu ere, eta nahikoa ez bada ere, garai berri bat abiarazten du".

"Kataluniako Parlamentuak elkartasuna adierazi behar dio Euskal Herriko bake prozesuari, egiaztatzaileak jasaten ari diren irainen eta oztopoen aurrean", gaineratu dute.

Era berean, "erabateko desarmatzea eta desegitea" exijitu diote ETAri, eta Espainiako Gobernuari "Euskal Herrian izaten ari diren mugimenduen garrantzia uler dezala".

"Euskal herritarren erabakitzeko eskubideak izan behar du euskal gizarteak zilegitzat eta egokitzat jotzen dituen politiken irtenbidea nazioaren etorkizuna zehazteko", testuan agertzen denez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea