Politika -

Esku-hartze militarrarik ez

Iraken 'irtenbide politikoa' errazteko eskatu dio Margallok EBri

Atzerri eta Kooperazio ministroaren arabera, Irakeko egoera oso larria da. Halere, esku-hartze militarra baztertu du.

Margallo. Argazkia: EiTB
Margallo. Argazkia: EiTB
Margallo. Argazkia: EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri eta Kooperazio ministroaren arabera, Irakeko egoera oso larria da, eta Irak eta Sortaldeko Estatu Islamikoak (ISIS) taldearen mehatxuek "eskualde osoa arriskuan jarri dezakete, inoizko giza hondamendi handiena eraginez”.

Horrela, bada, Europar Batasunari irtenbide politikoa bilatzeko eskatu dio, baina erabat baztertu du esku-hartze militarra. "Europar Batasunak zeregin aktiboa izan behar du kontu honetan, eta berehala jokatu behar du", adierazi du Garcia-Margallok EBko Atzerri ministroen batzordean.

"Egoera oso larria da. ISISek Siria eta Iraken arteko muga kontrolatzen du, eta, gainera, Sadam Huseinen Armadako kide ohiek eta Baaz alderdiko kideek babestu egiten dituzte. Sunien eta xiiten arteko haustura inoiz baino nabariagoa da Iraken", adierazi du ministroak.

Garcia-Margalloren ustez, EBk argi izan behar du egoeraren larritasunaren tamaina, eta konponbideari begira, “alderdi guztiei deitu eta barne gobernu bat eratu beharko luke, bi hiriburuen artean akordio bat erraztuz terrorismoaren kontra jarduteko orduan, une honetan larriena hori baita", adierazi du.

Esku-hartze militar bati buruzko galderari erantzunez, Espainiako Atzerri ministroak jakinarazi du ez dutela horrelakorik inolaz ere planetatu. "Irtenbide politikoaren alde gaude", azaldu du. "Baina fenomeno terrorista horri irtenbide politikoa aurkitzeko larri gabiltza", aitortu du Garcia-Margallok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Batasun europarra Espainiako Gobernua Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Irakeko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak