Politika -

Sarkozy inputatuta

Hamar frantziarretik sei, Sarkozy politikara itzultzearen aurka

UMP alderdiko jarraitzaileen gehiengoak, berriz, Sarkozy babesten jarraitzen du. Frantziako presidente ohiak ez du baztertu politikara itzultzea, inputatuta egon arren.

Nicolas Sarkozy, Frantziako Telebistan egindako elkarrizketan.
Nicolas Sarkozy, Frantziako Telebistan egindako elkarrizketan.
Hamar frantsesetik seik ez dute Sarkozy itzultzea nahi

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar frantziarretik sei Nicolas Sarkozy politikagintzara itzultzearen aurka agertu da. UMPko jarraitzaileen gehiengoak, berriz, Frantziako presidente ohiaren alde dagoela adierazi du, inputatuta egon arren.

Gaur argitaratutako inkesta baten emaitzak dira. Sarkozyk bart telebista bidez eskainitako elkarrizketa emititu aurretik eginda dago.

Ikerketa egiteko 1.012 galdekatu dituzte, eta horietatik % 33 soilik agertu dira Sarkozy politikagintzara itzultzearen alde.

Alabaina, UMP alderdi kontserbadorearen jarraitzaileen artean galdetuz gero, % 72k Sarkozy berriro hautagai izatea nahi dute; % 26a, ostera, kontra agertu dira.

Le Parisien egunkariak beste zundaketa bat egin zuen atzo eta, gaur argitaratu duenez, frantziarren % 63k uste dute Sarkozy beste edozein herritar izango balitz bezala tratatu behar duela justiziak.

UMPko jarraitzaileen galdetuz gero, portzentaje hori % 20ra jaisten da.

 

 

Bere burua eskuindartzat duten lau frantziarretatik batek uste du Sarkozy UMPk izan dezakeen presidentegairik egokiena dela.

Sarkozyk elkarrizketa bat eskaini zuen atzo Frantziako Telebistan, eta egozten dizkioten ustelkeria delituak ukatu zituen, beti legearen baitan jardun duela esanez.

Horrenbestez, politikagintzara itzultzeko aukera baztertu ez duela eta, auzipetzea gertatu aurretik iragarri zuen bezala, erabakia abuztu bukaeran edo iraila hasieran hartuko duela berretsi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea