Politika -

Epaia

Presoen familiei Jaurlaritzak emandako laguntzen alde egin du Gorenak

Laguntza horiek presoak zeuden kartzeletara bidaiatzeko erabiltzen ziren. Estatuko abokatuaren arabera, legez kontrakoak ziren presoen familiei "arreta eta babes berezia" ematen zielako.

Auzitegiak atzera bota du Estatuko Abokatuak jarritako helegitea. EiTB.
Auzitegiak atzera bota du Estatuko Abokatuak jarritako helegitea. EiTB.
Auzitegiak atzera bota du Estatuko Abokatuak jarritako helegitea. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak 2009. urtean presoen familiek kartzeletara egiten dituzte bidaietarako diru-laguntzak arautzen zituen aginduaren alde egin du Auzitegi Gorenak.

Gorenak EAEko Justizia Auzitegiak emandako epaia berretsi du, Estatuko abokatuak, bere errekurtsoan, aurreko instantzia batean aurkeztu ez zuen argudio bat erabili zuelako.

Auziaren jatorria Jaurlaritzak 2009. urtean emandako agindu batean dago. Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailburuak presoen familiek kartzeletara egiten zituzten joan etorrientzat laguntzak eskaintzeko eta arautzeko agindua eman zuen.

Estatuko Abokatuak agindu horren kontrako errekurtsoa aurkeztu zuen EAEko Justizia Auzitegi Gorenean erkidegoko administrazioak horrelako agindurik emateko eskumenik ez zuela eta "Terrorismoaren Biktimen Aintzatesterako Legearen kontrakoa" zela argudiatuta.

Abokatuaren arabera, laguntza horiek ETAko kidea izateagatik zeuden presoen familiei ematerakoan, "terrorismoari ez zitzaion zilegitasuna kentzen", legeak dioen kontrakoa eginda, eta, gainera, "delitu terroristengatik kartzelan dauden presoen familiek arreta eta babes berezia merezi dutela" ematen du.

EAEko Auzitegiak ez zuen argudioa kontuan hartu 2011. urtean emandako epaian eta, orduan, Estatuko Abokatuak Auzitegi Gorenera jo zuen.

Hala ere, Gorenak, Estatuak argudio berri bat aurkezten zuela ikusita, errekurtsoa atzera botatzea erabaki du, ezin duelako aurreko instantzia batean aurkeztu ez den gai baten inguruan erabaki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea