Politika -

Urteko balantzea

Indarkeriaren amaiera 5-6 urte atzeratzea egotzi dio Amaiurrek Madrili

Larreinaren arabera, "PPren Gobernuaren jarrera oztopoak jartzea da, prozesua betikotzeko".

Larreina eta Enbeia, Amaiurren diputatuak. Argazkia: Efe
Larreina eta Enbeia, Amaiurren diputatuak.
Larreina eta Enbeia, Amaiurren diputatuak. Argazkia: Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Larreina Amaiur koalizioko diputatuak indarkeriaren amaiera lortzeko prozesua bospasei urte atzeratzea leporatu dio Espainiako Gobernuari, jarrera "immobilista" duelako.

Larreinak urte politikoaren balantzea egin du, Onintza Enbeita diputatuarekin batera, eta, bakegintza eta ekonomia alorretan, "galdutako urtea" izan dela esan du.

Koalizio abertzalearen ordezkariak azpimarratu duenez, "euskal gizarteak prozesuaren amaiera eskatzen du", "normalizazio politikoa eta behin betiko bakea" nahi duela. Horretarako, "Espainiako Gobernuak urratsak egitea garrantzitsua da", gaineratu du.

Horren hitzetan, "Espainiako Gobernuaren jarrerak, bai PPrekin bai PSOErekin, egungo bake prozesua bost edo sei urte atzeratu zuen Alderdien Legearekin".

"Orain, berriz, PPren Gobernuak oztopoak jartzen ditu prozesua betikotzeko, eta horrek beste bospasei urte atzeratuko du prozesua", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amaiur