Politika -

Segovian

Jaume Matas kartzelan sartu dute

Balearretako Gobernuko presidente ohiak 9 hilabeteko zigorra bete beharko du, Palma Arena auziaren baitan leporatutako influentzia-trafikoagatik.

Kazetari talde bat, Segoviako kartzelaren aurrean. EFE
Jaume Matas
Jaume Matas Balearretako presidente ohia kartzelan sartu da

0:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaume Matas Balearretako Gobernuko presidente ohia Segoviako kartzelan sartu dute astelehen honetan, bertako iturriek jakitera eman dutenez.

Matas Segoviako kartzelan sartu dute, Perogordo auzoan, 16:40 aldera, Palma Arena auziaren baitan leporatutako influentzia-trafikoagatik bederatzi hilabeteko zigorra jarri ostean.

Jaume Matas kiroleko arroparekin eta bi poltsekin sartu da Segoviako kartzelan. Berak atera ditu zentrora eraman duen ibilgailu partikularretik.

2013ko uztailean, Auzitegi Gorenak 9 hilabete eta egun batera murriztu zuen Matasen aurkako kartzela-zigorra, Palma Arena auzian epaitutako lehenengo kasuan, Antonio Alemanyri, hitzaldiak idazten zizkion kazetariari, diru publikoarekin iruzur egiteagatik.

Aurretik, Palmako Auzitegiak 5 urte, hiru hilabete eta egun bateko zigorra ezarri zion, Administrazioari iruzur egiteko delituagatik eragile gisa, dokumentu ofizialak faltsutzeagatik, prebarikazioagatik eta bidegabeko erabileragatik. 9 hilabeteko eta egun bateko kartzela-zigorra, aldiz, influentzia-trafikoagatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea