Politika -

Mendiaren kritiken ondotik

'Jaurlaritzak ez du EAJ-PSE ituna zalantzan jarriko', esan du Aburtok

Sailburuaren esanetan, jeltzaleek ez dute "Euskadi modernoago, solidarioago, jasangarriago eta lehiakorrago" egiteko ituna ezbaian jarriko.

Juan Maria Aburto, Legebiltzarreko batzorde batean. Irudia: EFE
Juan Maria Aburto, Legebiltzarreko batzorde batean. Irudia: EFE
Juan Maria Aburto, Legebiltzarreko batzorde batean. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ziurtatu duenez, Jaurlaritzak ez EAJk ez dute "Euskadi modernoago, solidarioago, jasangarriago eta lehiakorrago" egiteko PSE-EErekin iaz egindako ituna, eta espero du sozialistek "egoerak eskatzen duen maila ematea eta herrialdearekin konpromisoa agertzea".

Europa Press albiste agentziak egindako elkarrizketa batean, Idoia Mendiak itun horren inguruan egindako adierazpenak izan ditu hizpide. Mendiak itunak berriz aztertu beharra dagoela esan zuen, zenbait puntu ez direlako "bete", bereziki, enplegu arlokoak.

Sailburuaren esanetan, egoera "nahasia" bizi du politikak gaur egun, eta horrek zenbait adierazpenetan "marketin kutsua" antzematea egin du.

Horren ildotik, Aburtok defendatu du ituna lortzeak -euskal gizarteari jakinarazi da- "balio handia" dauka. Gizarteak eskatzen duen gauza bera dela zehaztu du sailburuak; halaber, bere esanetan, itunak "garrantzia handiko" arlotan eragiten du, esaterako, fiskalitatea, politika sozialak, inbertsio publikoak, osasuna eta hezkuntza, besteak beste, eta hori itun "zabala eta garrantzitsua" da.

Mendiak aipatutako "bete" ez diren puntuen inguruan, Aburtok zehaztu du PSE-EEk "soilik" aipatu dituela herri eta eskualde mailako enplegu planak eta, horietan, "itunak agintzen duena zorroztasunez bete" da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Bizkaia