Politika -

Armadako tenienteordea

Francisco Casanovari omenaldia egin diote Berriozarren

Berriozarreko Vecinos de Paz elkarteak ekitaldia antolatu du. Yolanda Barcina Nafarroako presidentea, senitartekoak eta lagunak omenaldian izan dira. Casanova duela 14 urte hil zuen ETAk.

Francisco Casanova Armadako tenienteordeari omenaldia Berriozarren. Argazkia: EFE
Francisco Casanova Armadako tenienteordeari omenaldia Berriozarren. Argazkia: EFE
Francisco Casanova Armadako tenienteordeari omenaldia Berriozarren. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berriozarreko herritarrek, alderdi politikoek eta Nafarroako erakundeen ordezkariek Francisco Casanova Armadako tenienteordeari omenaldia egin diote gaur. ETAk Casanova duela 14 urte hil zuen.

Berriozarreko Vecinos de Paz elkarteak antolatutako ekitaldian senitartekoak, lagunak, herritarrak eta agintariak izan dira, besteak beste, Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Casanova 2000ko abuztuaren 9an hil zuen ETAk.

Casanovaren oroimenez meza San Esteban elizan eman eta gero, lore eskaintza egin dute Askatasunaren Atean. Terrorismoaren biktimak gogorarazteko monumentua da. Era berean, joten emanaldi bat izan da.

Rosalia Saiz-Aja Casanovaren alarguna eta haren bi seme-alabak omenaldian izan dira. Aitzoaingo kuarteletik etxera bueltatzen ari zenean, garajean tirokatu zuen ETAk Armadako tenienteordea.

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea azaldu duenez, omenaldia "memoria, duintasuna eta justizia" bermatzeko beharrezkoa da. Horregatik, Exekutiboak tenienteordearen familiari "lagundu nahi izan dio", erantsi du.

Bestalde, ETA desagertu dela esatea gustatuko litzaiokeela adierazi du Maribel Valls Vecinos de Paz elkarteko bozeramaileak, baina hori gertatu ez dela erantsi du: "Hor jarraitzen du, ez da desegiten eta ez ditu armak entregatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Berriozar albisteak