Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Bildarratzen ustez alderdi guztiek bakegintzaren alde egin behar dute

Ez du ulertzen Sorturen “zitalkeria” Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzaren idazkariak egindako “udako gogoeta interesgarrienen” kontra.

Jokin Bildarratz Radio Euskadin.
Jokin Bildarratz Radio Euskadin.
'Denon esfortzua beharrezkoa da Bizikidetza Plana aurrera ateratzeko'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz EAJren Senatuko bozeramaileak uste du alderdi politiko guztiek "euren irudimena zorroztu behar dute" Bake eta Bizikidetzaren planaren alde egiteko eta oraindik euskal herritarrak "banatzen dituzten hesiak suntsitzeko". Halaber, esan du ez duela ulertzen Sorturen "zitalkeria" Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzaren idazkariak egindako "gogoeten" kontra.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, euskal senatariak ziurtatu du Fernandezek egindako adierazpenak "udako gogoeta interesgarriena" izan dela. Horrek, eragile politiko guztiei "aldebakartasunez jokatzeko" eskatu zien "bake eta bizikidetza prozesuari ahal duten guztia emateko".

Bildarratzek adierazi du EAJ "gainontzeko eragile politikoekin batera", aipatua sentitu dela, eta "harrituta" agertu da Bake eta Bizikidetzaren idazkariaren adierazpenen kontrako kritiketan Sortuk aurkeztutako "zitalkeriagatik".

Senatariak aitortu du herritarrek dagoeneko ETA "arazotzat" ez ikusteak ez diela "exijentzia handirik" sortzen alderdi politikoei, eta hauek "batzuetan korapilatuta" daudela, "bakoitzak duen arduran, guztiok ez dugulako ardura berdina gai honetan", zehaztu du.

Jeltzaleak zehaztu du, gainera, Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planak alegazioak egiteko epea izan duela, "beti dago zabalik ekarpenak jasotzeko", eta "aldizka aztertzen da". "Norbaitek proiektu hobeagoa badu edo plana aberasten duen proposamenik badu, ziur nago Eusko Jaurlaritzak aintzat hartuko duela, eztabaidatuko duela eta planean sartuko duela", argitu du.

Galdeketa Katalunian

Bestalde, Bildarratzek baieztatu du, "inolako zalantzarik gabe", galdeketa egongo dela Katalunian. Hala ere, zehaztu du "formatuan" aldaketak egon daitezkeela.

Senatari jeltzaleak esan du Gobernu katalanak erkidego horren Parlamentuak prestatzen ari duen legea onartu ondoren deituko duela galdeketa. Hala, PPren Gobernuaren jokabidearen zain egon beharko da; baina gaineratu duenez, galdeketa "modu batean edo bestean egingo da, nahiz eta hauteskunde plebiszitario batzuen ondoren izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza