Politika -
ETA
Kartzelan mantenduko dituzte Aranburu eta Gurrutxaga, epaiketaren zain
Ustezko etakideak ez dute epaitegira joan nahi izan, eta euren abokatuak ere ez dira agertu.
Erredakzioa
Pariseko Auzitegi Zentzategiak Oroitz Gurrutxaga Gogorza eta Xabier Aranburu Sagarminaga ustezko etakideak kartzelan mantentzea erabaki du, urriaren 8an izango den epaiketara arte.
Epaileek Benjamin Chambre fiskalaren eskaera jarraitu dute. Azken honek Gurrutxaga eta Aranburu kartzelan mantentzea eskatzen zuen, eta hauek ez dute epaitegira joan nahi izan; euren abokatuak ere ez dira bertan agertu.
Chambrek dioenez, "ETAko kideak izaten jarraitzen dute, euren tokia onartzen dute", eta askatasunean geratuz gero, "erakunde armatura bueltatuko lirateke".
Gogoratu duenez, 2012ko maiatzaren 27an Frantziako hego-sartaldean atxilotu zituztenetik, ez dituzte epailearen galderak erantzun.
Ministerio Publikoaren ordezkariak azaldu du Landetan atzeman zituztenean, "aparatu logistikoaren bi aktibistak" lapurtutako kotxe batekin zihoazen, eta "kargatutako suzko armak" zeramatzaten.
Epaileak 16 kargu egozten dizkiete, hala nola, erakunde terroristako kide izatea, aparatu logistiko-militarrekoa hain zuzen; armak izatea; lapurtutako kotxe bat izatea eta matrikula faltsuak jartzea; eta dokumentazio faltsua izatea.
Biek Espainiako Audientzia Nazionalak igorritako euroaginduak dituzte: 2011ko otsailaren 7an Aranbururentzat eta 2008ko apirilaren 25ean Gurrutxagarentzat.