Itxi

2014/09/02

10:28

Politika

Agerraldia Kongresuan

Montoro: 'Pujolek egindako delituak ez dira zigorrik gabe geratuko'

IKER GOMEZ / EITB.EUS

Kongresuan agerraldia egin du Montorok, iruzur fiskalaren inguruan datuak emateko. Pujolek egindako ustezko iruzurra ikertzeko bi bide irekiko ditu Gobernuak: administratiboa eta judiziala.

2:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Ogasun Ministerioak "amaieraraino" ikertuko du Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiak egindako ustezko iruzur fiskala, gaur Cristobal Montoro ministroak iragarri duenez.

Izan ere, iruzur fiskala "amaieraraino" ikertuko dutela azpimarratu du, eta 'Pujol auzia' jarri du adibide moduan.

Montorok argi utzi du Pujolen ustezko delituak ez direla zigorrik gabe geratuko eta, gaineratu duenez, Kataluniako presidente ohiak barkamena eskatu badu ere, "ez gara hutsetik hasiko".

Kongresuan agerraldia egin du Montorok, iruzur fiskalaren inguruan datuak emateko. Pujolek egindako ustezko iruzurra ikertzeko bi bide irekiko ditu Rajoyren Gobernuak: administratiboa eta judiziala. "Delitu bat baino gehiago egin izatea ezin dugu baztertu", azaldu du.

Generalitateko presidente ohia ez zela 2012. urteko amnistia fiskalaz baliatu iragarri du Montorok eta Estatuko Abokatutza ikerketan parte hartuko duela esan du.

Jordi Pujolek izan duena, "jarrera etiko eta politiko gaitzesgarria" izan dela kritikatu du Ogasun ministroak eta delituak ez dituela "bere kabuz" onartu, ikertzaileek "behartuta" baizik.

"Barkamena eskatuz hutsetik hasiko ginela uste bazuen, oker zegoen", esan du Montorok.

Iruzurra egiten duten pertsona guztien atzetik ibiliko direla azpimarratu du Montorok, duten botere "ekonomiko edo politikoa" dena delakoa izanda ere.

Datu kualitatiboak kontutan izanda, Pujolena Espainian atzeman den "kasu larrienetako bat" izan daitekeela adierazi du Montorok.

Aukera guztiak erabiliko ditu Ogasun Ministerioak ikerketa "amaieraraino" eramateko eta Pujolen auziaren erantzun "irmoa" emango diotela azpimarratu du.

"Ez dugu ez ikusiarena egingo milioika lagun zergak ordaintzen dituzten bitartean", gaineratu du.

Gobernuak amnistia fiskala onartu ondoren, 2012. urtean, Generalitateko presidente ohiak ez zuela zerga-aitorpen berezirik aurkeztu berretsi du Montorok. Egin izan balu ere, horrek ez lituzkeela delituak bertan behera utziko zehaztu du.

Montorok beste aukera bat ere aipatu du: Kataluniako Parlamentak ikerketa batzorde bat eratzea, Pujol uzia ikertzeko.

Pujolek azalpenak eman behar izango ditu

Bestalde, Kataluniako Parlamentuko Erakunde arteko Arazoetarako Batzordeak aho batez onartu du Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak agerraldia egitea onartutako ondarearen inguruan azalpenak emateko.

Eskaera Parlamentu kataluniarrean ordezkaritza duten zazpi taldeek babestu dute: CiU, ERC, PSC, PP, ICV-EUiA, C's eta CUP. Guztiek aurreratu zuten eskaeraren alde egingo zutela.

Orain, Kataluniako Parlamentua Pujolekin harremanetan jarriko da batzordeak adostutako eskaeraren berri emateko, eta orduan presidente ohiak argitu beharko du azalpenak emango dituen, orain arte ez baitu zehaztu.

Espainiako Gobernuak 2012ko martxoaren amaieran onartu zuen amnistia fiskala, deklaratu gabeko errentak erregularizatzeko. Oposizioak gogor kritikatu izan duen neurria da, iruzurgileei euren egoera legeztatzeko aukera ematen diela eta.

5.508 milioi berreskuratu dituzte

Urteko lehen seihilekoan, Zerga Agentziak 5.508 milioi euro bildu ditu iruzur fiskalaren aurkako neurriei esker, historiako daturik onena, Montororen hitzetan.

2012 eta 2013. urteetan ere 11.517 eta 10.950 milioi euro bildu zituztela nabarmendu du Ogasun arduradunak. “2014. urtean ere, joera mantendu egin da”, esan du.Gobernuak 2.000 bat izen-abizen eta enpresa bilduko ditu datozen hilabeteetan onartuko duen berankorren zerrendan.

Milioi bat euro baino gehiagoko zorra duten pertsona eta enpresen izenak agertuko dira aipatu zerrendan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;