Politika -

Radio Euskadin

Garrido:'Jendetsua izan arren, ezin da ekimen ilegal bat justifikatu'

PPren legebiltzarkidearen ustean, "onartezinak" dira "desobedientziarako" deiak eta, esan duenez, Katalunian hauteskundeak aurreratzeak "haustura soziala areagotuko du".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Garrido (PP) legebiltzarkideak esan duenez, Diada "nahiz eta oso jendetsua" izan zen, "ezin da inoiz legearen kontrako ekimen bat justifikatu, esaterako, galdeketa".

Garridok Radio Euskadiko tertulia batean egin ditu adierazpenok. Hizketaldian Joseba Egibar (EAJ), Oskar Matute (EH Bildu) eta Vicente Reyes (PSE-EE) legebiltzarkideek ere parte hartu dute.

PPren legebiltzarkidearen ustean, "onartezinak" dira "desobedientziarako" deiak eta, esan duenez, Katalunian hauteskundeak aurreratzeak "haustura soziala areagotuko du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra