Politika -

Trafiko gertakaria

Esperanza Aguirrek desobedientziagatik deklaratu beharko du

Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak udaltzainengandik ihes egin zuen, eskatutako dokumentazioa erakutsi gabe eta udaltzainen motor batekin talka egin ostean.

Esperanza Aguirre. Argazkia: Efe
Esperanza Aguirre.
Esperanza Aguirre. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esperanza Aguirrek apirilean udaltzainekin izan zuen gertakaria ikertzen ari den epaileak irailaren 22rako deitu du deklaratzera Madrilgo presidente ohia, desobedientzia delitu batengatik inputatu ostean, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

Probintzia Auzitegiak, Fiskaltzaren irizpidearen kontra, desobedientzia delituagatik inputatu du Aguirre, ez arau-hauste batengatik.

Irailaren 30erako, berriz, sei mugikortasun agente eta bi udaltzain deitu dituzte lekuko gisa deklaratzera.

Auzitegiaren arabera, Esperanza Aguirreri leporatzen zaizkion gertakariak "desobedientzia gogorra, tematia eta errebeldea" izan ziren. Izan ere, mugikortasun agenteek apirilaren 3an salatu zutenez, Aguirrek honakoa esan zien, autoa gaizki aparkatzeagatik azalpenak eskatu zizkiotenean: "Zer gertatzen da? Errietatxoa eta salaketa? Famatua naizelako zatozte nigana. Baduzu matrikula. Sala ezazu ibilgailua".

Ondoren, bertatik alde egin zuen, eskatu zioten dokumentazio guztia erakutsi gabe, mugikortasun agenteek ezin zuela joan esan arren; udaltzainen motor bat jo zuen joaten ari zenean, eta gero ez zien jaramonik egin jazarri zuten agenteei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea