Politika -

Diputatuen Kongresua

Legegintzaldiko lehen bilera egin dute Amaiurrek eta Gobernuak

Hitzordu horretan, ''euskal herritarren erabakitzeko eskubidea errespetatzea'' eskatu du Amaiurrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legegintzaldian estreinakoz, Amaiurrek Gobernuko kide batekin bilera egin du ostegun honetan. Hitzordu horretan, ‘’bakegintzan aurrera egiteko beharrezko ahalaginak’’ egitea eta ‘’euskal herritarren erabakitzeko eskubidea errespetatzea’’ eskatu du koalizioak.

Diputatuen Kongresuan egin dute bilera, eta bertan izan dira Amaiurreko Xabier Mikel Errekondo eta Rafael Larreina, eta Gorteetako Estatu Harremanetarako idazkaria, Jose Luis Ayllon.

Birsorkuntza politikoa sustatzeko asmoz Kongresuko alderdi guztiek Gobernuarekin egindako bilera sortaren baitan kokatu da gaurkoa. Amaiurrekin deitutakoan, baina, ez dira egon Alfonso Alonso PPk Kongresuan duen bozeramailea ezta Jose Antonio Bermudez de Castro taldeko idazkari nagusia ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Amaiur berriak