Politika -

Polemika

Tejeroren semea Guardia Zibilaren koronel izendatu du Gobernuak

Antonio Tejero Diez teniente koronel kargutik egotzi zuten, estatu-kolpe saiakeran parte hartu zuten zenbait pertsonarekin urteurrena ospatzeagatik.

Antonio Tejero Espainiako historia beltzera igaro zen uneko argazkia. EiTB
Antonio Tejero Espainiako historia beltzera igaro zen uneko argazkia. EiTB
Antonio Tejero Espainiako historia beltzera igaro zen uneko argazkia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Tejero Diez 1981eko otsailaren 23an estatu-kolpe saiakera egin zuen militarraren semea Guardia Zibilaren koronel izendatu du Espainiako Barne Sailak, Guardia Zibilaren Boletin Ofizialaren arabera.

Irailaren 9ko 160/12104/14 aginduaren arabera, "zerbitzu beharrengatik" egindako aldaketa da eta gutxienez urtebete egongo da karguan.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Antonio Tejero Diez Guardia Zibileko teniente koronel kargutik kendu zuen estatu-kolpe saiakeran parte hartu zuten zenbait pertsonarekin urteurrena ospatzeagatik. Hala, besteak beste, bere aita, "Billy el Niño" frankismoan torturak egiteagatik salatua eta Argentinako justiziak erreklamatutako Muñecas kapitaina bazkari batera gonbidatu zituen Valdemoroko kuartelera.

Antonio Tejero Diez teniente koronelak otsailaren 23ko estatu-kolpe saiakeran parte hartu zuten zenbait pertsona bazkaltzera gonbidatu zituen baimen barik Valdemoroko kuartelean.

Ospakizun horren ondotik, kargutik kendu zuten. Dena den, erabakiaren kontra helegitea aurkeztu ostean, Auzitegi Nazionalak Antonio Tejero Díez koronela lehengoratzea agindu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea