Politika -

Cabacas auzia

Calparsoro: 'Ardurak egon litezke Ertzaintzaren hierarkian'

EFE agentziari eskainitako elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek fiskal nagusiak, eta justizia egingo denaren konfiantza agertu du.

Juan Calparsoro. Argazkia: EFE
Juan Calparsoro. EFE
Juan Calparsoro. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusiak Iñigo Cabacasen auzian Ertzaintzako “hierarkiari” ardurak egotzi ahal izateko aukera dagoela zehaztu du.

Auziaren instrukzioa daraman epaileak bost ertzain inputatu ditu oraingoz gaztearen heriotzarengatik.

EFE agentziari eskainitako elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek fiskal nagusiak, eta justizia egingo denaren konfiantza agertu du. “Argi dago heriotza injustua dela, eta alderdi ekonomikoan ondorioak izan dituela, baina alderdi politikoan ere ardurak izan beharko ditu”, zehaztu du.

Instrukzioan dagoen prozesuak “ardura penalik egon den argitu nahi du, eta horrela balitz, nor den horren arduraduna”.

“Hori guztia zehaztea espero dut, baina orain arte, ez da jakin ahal izan nor den Iñigoren heriotza eragin zuen gomazko pilota jaurti zuen ertzaina”, zehaztu du.

Ertzaintzaren hierarkiaren baitan eta orduko zuzendaritzan ardura berriak egotea ezin daitekeela baztertu gaineratu du Calparsorok. Inputazio gehiago egon litezkeela ere zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Cabacas auzia Politika Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusia